Elkartearen bizia

Elkartea

Urruñako IKASTOLA guraso guztiek osatzen duten elkarteak kudeatzen du: langileak enplegatzen ditu, lokalak kudetazen ditu eta eskolako bizia eta eskolaldi ingurua antolatzen eta finantziatzen du.

Gurasoen parte hartze aktiboak harremanak sortzen ditu eta elkartasun adibide bikaina da haurrentzat.

Bulegoa

Elkartea bulego batek kudeatzen du: lehendakari bat, bi diruzain eta idazkari bat. Bulegoak gai administratiboak (seaskarekin harremanak, podere publikoak, bazkide sariak, izen emateak…) eta elkartean egunerokoak kudeatzen ditu.

Hilabetean behin elkartzen da erakasle eta langileen ordezkari batekin.

Batzordeak

Elkarteak batzorde ezberdinak dauzka, bakoitzaren gogo eta gaitasunen arabera osatuak (denek gonbidatuak dira taldelan batean izena emaiteko).

Besta Taldea ITURRUTXA

Ekintzak antolatzen ditu dirua biltzeko, ikastolak dituen beharrak finantziatzeko (ateraldiak, materiala..). Guraso guztiek parte hartzen dute antolatutako ekintza ezberdinetan.

GARAPENA

Urruñako ikastolako sustapen eta garapena lantzen du: ate-idekiak, guraso berrien harrera..

EUSKARAZ BIZI

Euskararen erabilpena indartzeko eta garatzeko ikastolan eta kanpoan.

MANTENU

Lokalak konpondu eta mantentzen ditu. Brikolajean, iturgintzan, elektrikan eta hargintzan adituak diren gurasoek osatzen dute.

HEZKUNTZA TALDEA

Gogoetak eramaten ditu hezkuntza inguruko problematikak lantzeko, ikastolan edo etxean. Guraso, erakasle eta langileak osaturik.

HERRI URRATS

Urruñako ikastolan jantzi salmenta segurtatzen du eta Herri Urratseko batzordearekin lotura egiten du.

IKASTOLEN KONTSEILUA

Ikastola guzietako ordezkariak biltzen ditu, federazioaren norabide nagusiak finkatzen ditu: norabidea, aurrekontuak… Urruñako ikastolako ordezkariek bozkatzen dute ikastolaren izenean.

INTEGRAZIO BATZORDEA

Ikastoletan ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzea, banakako proiektuak bideratzen eta segitzen lagunduz. Beren hezkuntza behar bereziei egokitutako erantzunak ekartzea eta eskolatze horien finantzamenduan parte hartzea.

EGOITZA

Ikastola bakoitzaren beharrak lantzen ditu eta lehentasunak finkatzen. (seaskari lotua, lokalak eta eraikuntzak kudeatzeko)

Biltzar nagusia

Elkartea biltzar nagusian biltzen da urtean zehar. Bulegoak aurrekontuak eta ikastolako norabideak aurkezten ditu. Gurasoek hitza hartzeko eta eztabaidatzeko parada dute.

Close Menu

Ate Idekiak

Martxoak 28, larunbata - 10ak - 12ak30
Zato gure eskola ezagutzera!

Portes ouvertes

Samedi 28 mars - 10h - 12h30
Venez découvrir notre école !