ERREPIKATZEN DIREN EKITALDIAK

| Urruñako bestak | 

Urtero parte hartzen dugu iraileko lehen asteburuko bestetan taloak eginez, dirua biltzeko.

| Azaroko kantaldia | 

Urtero besta taldeak Iturbidea salan kontzertu bat antolatzen du. Gure seme alabak gonbidatuak dira kantuz sarrera egiteko eta gurasoek antolaketan, edari eta talo salmentan parte hartzen dugu.

| Maiatzeko mus txapelketa |

Maiatzean mus txapelketa bat antolatzen dugu ikastolan. Gurasoek, hor ere, antolaketan? talo eta edari salmentan parte hartzen dute. Sari ainitz dago irabazteko, giro polit batean!

| Abuztuko artzain txakur txapelketa |

Udan, artzain txakur txapelketa antolatzen da ere Urruñako kirol zelaian, hor ere, gurasoek talo eta edari salmentan parte hartzen dute.

Ikusten duzuen bezala gurasoek parte hartzen dute ekitaldi ezberdinetan gure ikastolarentzat dirua biltzeko. Bildutako diruak, parte bat, gure haurren ateraldi pedagogiko, kultural eta ludikoak finantziatzeko erabilia da.