Sistema pedagogikoa

Murgiltze sistema

IKASTOLAREN  hezkuntza proiektua euskarazko murgiltze ereduan oinarritua da. Familia batzuetan, euskararen transmisioa ahulduta izanki, hizkuntzaren berreskuratzea eta jabetza segurtatzeko toki egokiena ikastola da.

Euskara da ikastolako bizi hizkuntza arlo guzietan, gela barneaz gain, aire hartzean, ateraldietan, jardueretan eta jantegian ere.

IKASTOLEK indar handi bat egiten dute kopuru txikiak izateko geletan. Ikasleek behar duten segipen pertsonala eta taldean loratzeko dinamika indartzeko. Azpimarratzekoa da elkarbizitzaren inguruan egindako indar berezia: ardurak hartzea, besteen eta bakoitzaren errespetua.

Elebitasun goiztiarra

Haurra gero eta gazteago izan eta gero eta errestasun gehiago dauzka hizkuntzak ikasteko, bereziki 5 urte aitzin.

Gilbert DALGALIAN psikolinguistaren arabera “hizkuntza baten ikasketa goiztiarrak balore formatzaile, askoz sakonagoa, iraunkorragoa eta aberatsagoa dauka haurraren burumuinetan , errestasun handiagoa joanetorriak egiteko hizkuntza batetik bestera. Kontzeptuak bi hizkuntzetan heltzeko gaitasuna dauka, ondorioz bi hitz dauzka errealitate bera adierazteko. Ondorioz frantsesez ulertua ez den kontzeptu bat euskaraz uler dezake eta alderantziz”.

Ama eskolan, hizkuntzak ikasteko adin egokienean, jolasak, kantuak eta ipuinak toki handi bat hartzen dute, haurrak euskara landu dezan plazerrez.

Lehen urtea arte kurtsoak euskaraz dira osoki. 

Frantsesa bigarren urtetik aurrera sartzen da progresiboki. 

Erakasle bat euskararako eta beste bat frantseserako, programen banaketak jakitateen oreka segurtatzen du lan gehigarririk gabe. Bostgarren urtetik aurrera ikasketak euskaraz segitu daitezke seaskako kolegioetan eta lizeoan.