Zirkulazio librea ama ikastolan
Metodologia honen printzipioak hauek dira :
- Libreki zirkulatzea
- Espazioa, denbora, materiala, ekintza
eta kideak hautatzeko askatasuna sortzea. - Arazoei eta gatazkei aurre egiteko aukera ematea.
- Mota askotako harreman-egoerak izateko bidea zabaltzea.
- Helduarenganako autonomoa izatea.
- Iniziatiba hartzeko aukera bultzatzea.
- Ingurunea aztertzeko, ingurunean esperimentatzeko
eta elkarri eragiteko bidea eskaintzea.
Gure ikastolan familiekin harremanak sortzearen
garrantzia azpimarratu nahi dugu.
Ikastolan, ateak irekiak ditugu, era honetan irakasle
eta familien arteko harremanak sendotu egiten dira.
Haurrak bere kabuz, espazioa osoa esperimentatu eta esploratzen du.
Garrantzi handia du manipulazioa eta esperimentazioa.
Haurrak espazioa zabalak ditu, bere interesetatik abiatuta
nahi dituen lekuetatik mugitzen da.
Txoko desberdinak egoten dira: liburutegia, arte-eskulan txokoa,
esperimentazio, irakurketa-idazketa txokoa, erainkuntza txokoa,
joko sinbolikoak, buruhauste-mahai jokoak.
Ikasleak xoko bat aukeratu duelarik, koloredun lepoko bat ematen du.
Ikasle kopuru egoki bat izan dadin, xoko bakoitzean lepokoek kolore ezberdinak dauzkate eta mugatuak dira.
Horrela ikasleak ongi banatuak dira gela guzian zehar.
Horrez gain, txokoetara joatean, haurrak gometsa bat jarri
behar du hautatzen duen txokoan.
Era honetan irakasleak kontrolatzen du haurra
zein txokoan egon den eta haurra motibatu behar du beste
txoko desberdinetatik mugitzeko.